XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, Jimenez y Etxebarria 1765ean erretaulea urreztatzen hasiko da urte bi beranduago Antonio Ruiz Gomezen laguntzagaz amaitzeko.

Lanean 385.000 urrezko ogi erabili ziran eta 2.500 zilarrezkoak.

Eta hurrengo urtean, Manuel Ariznabarretak pulpitoen tornabozak egingo dauz.

Bere aldetik 1759an Luis de Foncuevak Errosario eta San Andresko erretaulak urreztatu ebazan.

Orain, azkenik, erretaulea osorik dago eta hainbeste arazo sortu eben andamioak kenduta, bere disdira osoan ikusi daiteke.

Zer gertatu zan lehengo erretaulagaz?

Hondakin batzuk Eleizan bertan gordeta egotea posiblea da, kapila baten dagoan Kristo Etzandakoagaz gertatzen dan legez eta 1762an saltzea gura izan zana.

Bere besoak zatibanatu daikezanaren berezitasuna dauka eta kurutze bati egokitzeko moduko da.

Dirudienez bere lana XVI. mendearen azkeneko eskola italiarrarena da eta Iriartek landua.

Beste pieza batzuk Silvestre Soriak eroan ebazan bere lanen ordainen bezala.

Baina oraindik 1762an lehengo alboetako bat sakristian egoan eta pixkat lehenago 1725ean, San Agustingo komentuak, Durangon, lehengo erdi erretaula erosi gura izan eban, hori saldu zan edo ez ezin izan dogularik egiaztatu.

Lehengo Errosarioa bestalde, 1759an bere osotasunean saldu zan Sagrarioko atea, zilarrez txapeatu eta izen bardineko Amabirjinaren irudia izan ezik.

Garai berean ere lehengo erretaulako zutabe batzuk saldu egin ziran.

San Pedro erretaulagaz gertatutakoa ere ezin izan dogu jakin baina horretarako Joan Maisuak egindako argimutilei esker 1569an baegoala dakigu.

Sortzez Garbiaren erretaularako diru laguntzak.

Kapila nagusiaren erretaulan urreztatzea eta eraikuntza posiblea egin eben diru laguntzen zati haundi bat jatorriz amerikarra zala aitatu dogu.

Baina ikusitako agiriak prozesu honetan parte hartu eben elorriotarrei datu gehiago jakitera eroaten gaitu eta bai penintsulatik edo Indietatik, bizirik egozanean edo hilda gero, bere jatorrizko herriaz eta bere Patroneaz gogoratzen dira.

Noski, beste asko Elorrio bertatik datoz baina jatorri honetako gehienak ez doguz ezagutzen.

Horrela Perutik, Liman bizi ziran Ignazio de Ojanguren eta Jose de Ulaortuak 1716an eta 1752an bialdutako diru laguntzak nabaritzen dira.

Ana de Querezcano hil ondoren aitatutako Ojanguren bera da testamenduak Sortzez Garbiari emondakoa bialtzeko arduratzen dana.

Potositik, Bolivian, Antonio de Otalora elorriotarrak gauza berbera egingo eban 1716an.

Argentina, Esteban Irizar Arespakotxaga, Tucumango Brigadierra eta Gobernadoreagaitik ordezkatuta egongo da, 1718an eta 1752an bialduko dauazalarik bere diru laguntzak.

Gauza berbera egingo dau garauntzitakoan 1750an Buenos Airesen Gregorio de Otalorak.

Eta Cartagena de Indiastik, Colombian, 1751ean Inkizizinoko Idazkaria zan Gabriel de Mendiolak erretaularen eraikuntzan eta hilobien lauzatzean eta mehargunean lagunduko dau.

Madrildik, 1729an, Erreginaren Etxezain eta Carlos jauna Haurgunearen Tenientea zanaren, Francisco Antonio de Agirre elorriotarraren diru laguntzak nabaritzen dira.

Edo 1765ean Erregearen Idazkaria zanaren Agustin de Gastearena.

Edo 1754an eta 1765ean Santa Sabinako markesarena eta Montehermosoko markesarena.